- Zumarragako Udalak Euskadi Mugiment egitasmoaren kirol txartelarekin bat egitea onartu du. Horri esker, Ispilla kiroldegiko bazkideek erkidegoko beste 49 udalerritako 93 kirol instalazio doan erabili ahal dituzte. Horretarako, hiru pauso eman behar dituzte: mugikorra hartu, kiroltxartela.eus webgunera jo eta mugikorrean KirolTxartela Mugiment aplikazioa instalatu. Kirol instalaziora sartzean, txartel birtuala eta NAN erakutsi behar dira.

Horra hor orain arte egitasmo honekin bat egin duten 50 udalerriak: Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz eta Zumarraga.