- Zumarragako Udala ArcelorMittal enpresaren instalazioei erabilpenen bat emateko lan egiten ari da, lantegia itxi zenetik. Europaren Next Generation laguntzak direla eta, asteazkenean Raul Blanco Espainiako Industria zuzendariak, Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariak, Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza zinegotziak bilera egin zuten. Helburua Europaren laguntza jasotzea da. Lan ildo bat zehazten ari dira. "Diseinatzen ari garen proiektua Espainiako Gobernuaren planekin bat dator eta, beraz, lehentasuna izango du", esan zuen Blancok.