- Ekainaren 19an Zumarragako Trikitixaren omenezko kon-tzertua egingo dute Zumarragan. Ikigaik, Laja eta Lutxurdiok, Garikoitz Lizarraga eta Iñaki Larrañagak, Xabier Etxaniz eta Ainara Saizarrek, Xabi Aburruzagak eta Amak taldeak joko dute. Kontzertua Zelai Arizti aretoan izango da, 17.00etan, eta sarrerek bost euro balio dute. Dagoeneko salgai daude, webean eta Zelai Arizti aretoko makinan.