- ButaK21 zineklubak Otra ronda pelikula emango du ostegunean. Pelikula honetako protagonistak beraien bizitza apur bat kitzikagarriagoa egiteko egunero pixka bat edatea erabakitzen duten lau irakasle dira. Danimarkako film honek sari asko lortu ditu. Besteak beste, nazioarteko film onenari dagokion Oscar saria eta Europako pelikula onenari saria. Gainera, lau aktore nagusiek aktore onenari dagokion saria irabazi zuten Zinemaldian. Emanaldia Zelai Arizti aretoan izango da, 19.00etan. 14an eman behar zuten, baina emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten argia eten zelako.