Urretxuko Udalak Areizaga kaleko kioskoa kendu du. Marijose Elgarrestak 2019ko abenduaren 31n erretiroa hartu zuenetik, itxita zegoen. Urretxuar eta Zumarragar askok kiosko hori betidanik ezagutu dute bertan. Izan ere, 50 urte zituen. Elgarresta familiak ia 80 urte daramatza egunkariak saltzen. Egun kiosko bakarra dute: Zumarragako Piedad kalekoa.