- Datorren asteartean giza irudi marrazketa ikastaroa egongo da Urretxun. Saioa Labeaga aretoan izango da, 18.30etik 21.00etara. Josu Maroto izango da irakaslea. Parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu behar dute. Programa honetako hiru saio edo gehiagotan izena ematen dutenek %25eko deskontua dute. Urretxuko Aizpurunea kultur etxean eman behar da izena. Maiatzaren 25a da horretarako azken eguna.