- ButaK21 zineklubak Otra ronda pelikula emango du ostiral honetan. Emanaldia Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da, 19.00etan. Pelikula honetako protagonistak beraien bizitza apur bat kitzikagarriagoa egiteko egunero apur bat edatea erabakitzen duten lau irakasle dira.

Danimarkako film honek sari asko lortu ditu. Besteak beste, nazioarteko film onenari dagokion Oscar saria eta Europako pelikula onenari saria. Gainera, lau aktore nagusiek aktore onenari dagokion saria irabazi zuten Donostiako Zinemaldian.