- Anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataformak hiru ekintza antolatu ditu aste honetarako. Asteazkenean kontzentrazioa egin zuten Isabeleko zubiaren bi aldeetan. Gaur, berriz, Eusko Legebiltzarrera joango dira. Bertan, EAG egunero eta eguneko 24 orduetan ireki-tzearen alde jasotako sinadurak entregatuko dituzte. Larunbatean, 12.00etan, manifestazioa egingo dute Areizaga-Kalebarrenetik abiatuta.