Urretxu | Josu Marotok giza irudi ikastaroa emango du apirilean

08.04.2021 | 01:03

urretxu – Josu Maroto marrazkilari urretxuarrak giza irudi ikastaroa emango du apirilaren 13an, 18.30etik 21.00etara, Labeaga aretoan. Parte-har-tzaileek 10 euroko kuota ordaindu behar dute. Programa honetako hiru saio edo gehiagotan apuntatuz gero, %25eko deskontua egongo da. Apirilaren 13a baino lehen eman behar da izena, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean.