- Nahia Garrido igerilari urretxuarrak bizkar igeriketako 200 metroko probako hamalau urtekoen Euskadiko errekorra hautsi du. Garridoren lorpena ez da nolanahikoa. Izan ere, aurreko errekorrak 17 urte zituen dagoeneko. Keltse Santisteban igerilariak 2'16"29ko marka ezarri zuen 2004an eta Garridok 2'14"89ko denbora egin du asteburu honetan Irunen jokatu den Gipuzkoako txapelketan.