Alarma Morea taldeak Durangoko musika feminista lehiaketako finalean parte hartuko du gaur. Hamabi finalista dira eta Alarma Moreak Ez beti da ez eta Azala abestiak joko ditu. Lau sari banatuko dira, tartean ikusleena. Urretxu eta Zumarragako taldearen aldeko botoa eman nahi baduzue, otamotz.eus webgunean egin dezakezue.