Urola Garaiko jabetze eskolaren tailerrak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako arloak sei tailer antolatu ditu udaberri honetarako

14.02.2021 | 00:13

urretxu – Urola Garaiko jabe-tze eskolak sei tailer antolatu ditu udaberri honetarako: zoru pelbikoa indartzeko tailerra, doluari aurre egiteko tresnak, emozioak marrazten, batukada feminista, emakumeak mugimenduan eta emakumeen aurkako indarkeria janariaren, formaren, moldeen eta pisuaren bitartez.

Ikastaroak covid-19ak eskatzen dituen segurtasun eta garbitasun neurri guztiak hartuta egingo dira eta ekintzak osasun egoeraren arabera moldagarriak izango dira.

Informazio gehiago nahi dutenek 943 252 389 telefono zenbakira deitu dezakete edo jabekun-tzaeskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi.