- Legazpiko Iratzarri emakume elkarteak Ilargiarekin Dan-tzan ikastaroa antolatu du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago, beraien gorputzak hobeto ezagutzeko eta dibertitzeko.

Ikastaroa Sandra Musk-ek emango du. Saioek ordu beteko iraupena izango dute eta martxoaren 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24an izango dira. Bi talde egongo dira. Lehenengo taldekoen saioak 10.30ean hasiko dira. Bigarren taldekoak astelehenetan 19.30ean joango dira eta asteazkenetan 19.15ean. Ikastaroa doakoa eta talde bakoitzean bost lagunek parte hartuko dute, gehienez.

Izena emateko Iratzarriren egoi-tzara jo behar da: hilaren 17an edo 24an, 16.30etik 18.00etara. Posta elektronikoz ere eman daiteke izena. Horretarako, iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera idatzi behar da.