- Legazpiko literatur kluben otsaileko saioak 24an eta 25ean izango dira. 24an gaztelerazko literatur klubeko kideak elkartuko dira, Monica Leivaren gidaritzapean, eta 25ean euskarazko literatur klubeko kideak, Miriam Lukiren gidaritzapean. Bi saioak kultur etxeko areto nagusian izango dira, 18.30ean.