Haurrentzako jostailu bilketa antolatu du Ordiziako Udalak

15.12.2020 | 00:46

ordizia – Gabonetan Ordiziako haur guztiek jostailuak izateko helburuz, jostailu bilketa antolatu du Udalak. Hala, bi egunetan jasoko dira. Lehena gau izango da, 16.00etatik 17.30etara, Urdanetako karpan. Bihar, berriz, Jakintzan egingo da, Villa Eugeniako karpan, ordutegi berean. Udalak eskaera egiten du erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden jostailuak izanez gero, bigarren aukera bat emateko.