- Urretxuko arte ederren tailerrak erakusketa eta ikastaroa antolatu ditu. Asteazkenero lanean jarraituko dute kultur etxeko ganbaran, Aitor Etxeberriaren gidaritzapean, eta egindako lana Juan de Lizarazu aretoan ikusi ahal izango da hilaren 16tik urtarrilaren 5era bitartean. Bestalde, Josu Marotok giza irudi ikastaroa emango du abenduaren 15ean, Labeaga aretoan. Izena emateko 943 03 80 88 zenbakira deitu behar da.