- ButaK 21 zineklubak Muga deitzen da pausoa dokumentala emango du bihar, 19.00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Elbira Zipitria maistrari buruzko dokumental hau Maider Oleagak zuzendu du. Zipitria Zumaian jaio zen 1906an eta ikastolen aitzindaria eta abertzale sutsua izan zen. Dokumental honek hainbat sari lortu ditu Katalunian, Italian eta Amerikako Estatu Batuetan.