- Gaur, 18.30ean, Urolaren futbol eskolaren inguruko bilera egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Familiei futbol eskolaren inguruan dituzten zalantzak argituko dizkiete. Bide batez, lehen aldiz Urolara gerturatu diren familiei kluba ezagutzeko aukera emango diete. Koronabirusa dela eta, haurrek ezin dituzte oraindik entrenamenduak hasi.