- Arkatza elkarteak, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, Joxe Martin Etxeberria pintura lehiaketaren 18. edizioa antolatu du. Ekitaldi hau aire zabalean egiten da, baina aurten, segurtasuna bermatze aldera, lehiaketa arrunta izango da.

Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Gaia eta teknika libreak izango dira. Lanen neurria gehienez 130x97 zentimetrokoa izango da. Egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. Legazpiko kultur etxean aurkeztu behar dira, eskuan edo postaz, hilaren 20ko 12.00ak baino lehen.

Hiru sari banatuko dira: lehen saria 500 eurokoa izango da, bigarrena 350 eurokoa eta hirugarrena 300 eurokoa. Epaimahaiak hilaren 25ean emango du ezagu-tzera bere erabakia eta sarituen izenak legazpi.eus webgunean argitaratuko dira. Sari banaketa ekitaldia hilaren 27an izango da: kultur etxeko areto nagusian, 19.00etan. Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da hilaren 27tik abenduaren 18ra, kultur etxean.