Gipuzkoako Foru Aldundiaren Meta 2020 crowdfunding-ean parte hartzen ari da parragirre 2020 egitasmoko Angela, Iparragirreren bertso librea antzezlana. Herritarrek antzezlanaren ekoizpena bultzatzeko ematen duten euro bakoitzeko, aldundiak beste bat emango du. Gainera, dirulaguntza ematen dutenek, opari bat jasoko dute kultur ekoizpen horri babesa emateagatik: estreinaldirako sarrera, diskoa, liburua... Emandako diru kopuruaren arabera, eskertza oparia potoloagoa izango da.

Karabansarai Produkzioak enpresa da Angela, Iparragirreren bertso librea antzezlanaren ekoizlea. Testua Ozkar Galanek idatzi du eta antzezlana Marta Urtzelaik zuzenduko du. Aktoreak Asier Hormaza, Sol Maguna eta Iñigo Gastesi izango dira.

An-tzezlanean, Angela Kerexetak (Joxe Mari Iparragirre urretxuarrarekin ezkondu zen alegiarrak) Iparragirreren alde gizatiarra aurkeztuko du.

Aurre estreinaldia azaroaren 13an izango da, Urretxuko Labeaga aretoan. Estreinaldia, berriz, Donostian izango da: azaroaren 22an, Antzoki Zaharrean.

Karabansarai enpresak ekoiztu dituen lanen artean Ele! Lorca-Lauaxeta dago. Antzezlan hartan Gorka Hermosa urretxuarrak parte hartu zuen. 30 emanaldi baino gehiago eskaini zituzten eta, besteak beste, Andaluzian lan egin zuten.

Angela, Iparragirreren bertso librea antzezlanari dirulaguntza eman nahi dioten herritarrek eu.goteo.org/project/angela-iparragirreren-bertso-librea helbidera jo behar dute. Bertan antzezlanari buruzko informazio gehiago ere aurkituko dute.

Zer esango ote zuen Joxe Mari Iparragirrek crowdfunding-ari buruz? Artisten bizimodua sekula ez da erraza izan eta bera bizi zan zen garaian, are eta gutxiago. Iparragirrek gorriak ikusi zituen eta XXI. mendean jaio izan balitz, ez zen batere harritzekoa izango crowdfunding-a bezalako tresnak erabiltzea.