Rude Ska eta John Dealer & The Coconuts taldeen kontzertua, bihar

16.10.2020 | 01:26

legazpi – Gure Esku Dagok kontzertu bat antolatzen du urtero plazan. Aurtengoa Haztegi ikastolako patioan izango da, koronabirusa dela eta. Bi aldiz atzeratu da, eguraldi txarra dela eta. Azkenean larunbat honetan egingo dute, 18.00etan. Rude Ska eta John Dealer & The Coconuts taldeek joko dute. Bertaratu nahi dutenek forms.gle/WywCPwnELj9feAHcA helbidean izena eman behar dute.