- Larunbat arratsaldean Haztegi ikastolako patioan egitekoa zen kontzertua atzeratu egin da, eguraldi txarra iragarri dutela eta. Eguraldiak baimentzen badu, urriaren 3an egingo da: 18.00etan, Haztegi ikastolako patioan. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta irailaren 26rako egin diren izen-emateak gorde egingo dira. Rude Ska eta John Dealer&The Coconuts taldeek joko dute.