- Bihar Antioko 37. Musikaldiaren hirugarren emanaldia izango da. Vocalia abesbatzak eta Ensemble Conductus talde instrumentalak kontzertua barrokoa egingo dute. Vivaldi, Galuppi eta Hasseren obrak joko dituzte. Irailaren 26an, Kamerata Euskdivarius taldeak Beethovenen 7. Sinfonia joko du. Izan ere, aurten Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena da.

Kontzertu hauek Antioko baselizan izango dira, 19.30ean. Autobus zerbitzua egongo da. 18.30ean irtengo da, Correosetik. Bosgarren eta azken kontzertua Ezkioko Igartubeiti baserrian izango da: urriaren 3an, 18.00etan. Gandeia taldeak joko du.

COVID-19ak eragindako edukiera murrizketak direla eta, kontzertuetara joateko gonbidapena behar da. Gonbidapena Zelai Arizti kultur etxean eskatu behar da, kon-tzertu bakoitzaren aurreko astean, astelehenetik asteazkenera.