Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea ireki dute

2019ko eta 2020ko haurren gurasoek ekainaren 9a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskariak

23.05.2020 | 01:14

legazpi – 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek Haurreskolak partzuergoko zentroetan plazak eska ditzakete, irailean, urrian edo azaroan hasteko. Ekainaren 1etik 8ra aurrez aurreko eskariak aurkeztu ahal izango dira. Online eskariak dagoeneko aurkez daitezke. Kasu honetan ere, azken eguna ekainaren 8a izango da.

Legazpin bi haurreskola daude. Astelehenetik aurrera telefonoz deitu ahal izango da, zalan-tzak argitzeko. San Juan haurreskolako zenbakia 943 730 434 da eta Itxaropen haurreskolakoa 943 733 778.