- Hondakinen bilketa zerbitzu guztiak normaltasunez ematen ari dira, baina Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Sasieta mankomunitateak hainbat neurri hartu ditu koronabirusa saihesteko. Alerta sanitarioa amaitu bitartean, errefusarentzako, organikoarentzako eta pixoihalentzako edukiontziak eta landa eremuetako birziklaguneetako ateak desblokeatuta egongo dira eta txartelik gabe ireki ahal izango dira, noiznahi.

Garbiguneak zabalik mantenduko dira, baina gremioak eta udaletako zerbitzuak bakarrik atendituko dituzte. Herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie. Ezinbestekoa denean bakarrik erabili behar dituzte. Maskoten gorpuak normaltasunez jasoko dira (Ordizian eta Urretxun).

Garbiguneetan tasak ordaintzeko modua aldatu egin da: ezin dira eskudirutan edo banku-txartelarekin ordaindu. Helbideratze bidez (ohiko erabiltzaileak) edo transferentzia bidez (erabiltzaile puntualak) bakarrik ordaindu daitezke. Zalantzaren bat argitu nahi dutenek 943 161 555 zenbakira deitu dezakete edo info@sasieta.eus helbidera idatzi.