zumarraga - Zumarragako Casino elkarteko kideek urteko batzar nagusia egingo dute hilaren 25ean. Bilera 19.00etan izango da, elkartean bertan. Amaieran luntxa egongo da. Casino elkarteak 300 bazkide inguru ditu eta zuzendaritzako kideek batzarrera joatea eskubidea ez ezik, betebeharra ere badela gogoratu nahi dute. Casino Zumarragako elkarte zaharrena eta bazkide gehien dituena da.