urretxu - haurrak aisialdian kultura kontsumitzera ohitzeko helburuarekin, Zumarraga eta Urretxuko udalek 2020ko haurrentzako programazioa aurkeztu dute.

Programa atzo aurkeztu zuten, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak. Datozen egunetan eskuorria ikastetxeetan banatuko dute.

Hasteko, larunbatean trebezia lehiaketako finala jokatuko dute Labeaga aretoan. 17.00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.

Arte eszenikoei dagokienez, sei emanaldi egongo dira: hilaren 16an Potx eta Lotx pailazoek Etxean ikuskizuna egingo dute, martxoaren 22an K-baret musikala egongo da, maiatzaren 17an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Bizi dantza ikuskizuna egingo dute, urriaren 18an Hecho en Casa konpainiak Cyrano lana antzeztuko du, azaroaren 22an Trakamatraka kontzertu eta tailer didaktikoaz gozatzeko aukera egongo da eta abenduaren 6an Txan Magoak Hausle ikuskizuna egingo du.

Saio guztiak Labeaga aretoan izango dira 17.00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena ez ezik. Hauek bi saio eskainiko dituzte: 16.30ean eta 18.30ean. Sarrerek 5 euro balio dute (Pirritx, Porrotx eta Marimototsenak 7). Bonuak ere salgai jarri dira: hilaren 14a arte Urretxuko kultur etxean eta hilaren 16an, 16.00etatik 17.00etara, Labeaga aretoan. Haurren bonuak 20 euro balio du eta haurrari heldu batekin joateko aukera ematen dionak, 30 euro.

Tailerrak Sormen tailerrak ere antolatu dituzte. Labeaga aretoan izango dira eta Urretxuko kultur etxean eman behar da izena. Oihane Vicente dantzariak Dantza Familian tailerra egingo du igandean, martxoaren 1ean, apirilaren 5ean, maiatzaren 3an, urriaren 4an, azaroaren 8an eta abenduaren 6an, 11.00etatik 12.00etara, Labeaga aretoan. 3-8 bitarteko haurrei zuzendua dago eta heldu batekin parte hartu behar dute. Saio bakoi-tzeko 10 euro ordaindu behar da.

Josu Marotok, berriz, Arte Digitala Familian ikastaroa emango du. Familia bakoitzak bere tableta eraman behar du. Saioak martxoaren 1ean eta apirilaren 26an izango dira, 17.00etatik 18.30era. Tailer hau 7-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei eta 13-14 urteko gaztetxoei zuzendua dago. Familia bakoitzak 10 euro ordaindu behar du.

Iñaki Casasek Mahai Jolasak Familian tailerra emango du. Saioak urriaren 4an eta azaroaren 8an izango dira:? 17.00etatik 20.00etara. 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei eta 13-16 urteko gazteei zuzendua dago. Urretxuko kultur etxean eman behar da izena. Doanekoa da.

K-baret tailerra martxoaren 15ean izango da: 17.00etatik 19.00etara. K-baret ikuskizuneko aktoreekin an-tzerkia eta dantza egiteko aukera egongo da. 10 urtetik gorakoei zuzendua dago eta 5 euro ordaindu behar da.

Tailerrekin bukatzeko, apirilaren 5ean, maiatzaren 10ean, urriaren 25ean, azaroaren 29an eta abenduaren 20an zirku tailerrak egingo dira, 17.00etatik 19.00etara. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua daude eta 5 euro ordaindu behar da saioko.

Bestalde, hilaren 23an, martxoaren 8an, apirilaren 19an, urriaren 11n eta azaroaren 15ean Zine Txiki nazioarteko zinemaldiko pelikula esanguratsuenak emango dituzte: 17.00etan, Labeaga aretoan. Sarrerak euro bat balio du.

Bukatzeko, inauterietan, Pazko Astean, udan eta Gabonetan ere haurrentzako ekintzak eta tailerrak egongo dira.