urretxu - Urretxuko Labeaga aretoak Mingainluze lehiaketaren finala hartu zuen igandean. Beñat Agirre, Manex Balenziaga eta Ibai Larrearen Maibe taldea nagusitu zen. Bigarren postuan Euskaldun Taldea (Markel Urbizu, Manex Elortza eta Txomin San Juan) sailkatu zen, hirugarrenean Otsoak (Ander Imaz, Ekain Rueda eta Ibai Lopez) eta laugarrenean Hiru Puntuak (Jon Calzada, Malen Larrañaga eta Iker Tome). Aurtengo lehiaketan hiru laguneko 23 taldek parte hartu dute.

Larunbatean kanporaketa saioa jokatu zuten eta zortzi talde sailkatu ziren finalerako: aipatutako lauak eta Mingainmotz (Olaia Aramendi, Laida Agirrezabal eta Araitz Lizarazu), Boom (June Ausin, Eider Azarola eta Eider Garcia), Gainzuritarrak (Eñaut Lete, Aitor Mendia eta Unax Izagirre) eta Fort Nite (Alex Carrillo, Enzo Fuentes eta Nestor Arrieta).

Finalari dagokionez, Maibe taldeko mutikoek oso saio erregularra egin zuten. Amaieran, parte- hartzaile guztiek merienda egin zuten eta lehenengo lau sailkatuek sariak jaso zituzten. Sari banaketa ekitaldian Itziar Agirre Urretxuko zinegotziak eta Nerea Errasti Zumarragako zinegotziak parte hartu zuten.

Datorren urtean ere bai Lehiaketa honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute eta helburua hizkuntzarekin jolastea da. Aurtengo arrakasta ikusita, antolatzaileak lanean jarraitzeko prest azaldu dira. "Aurtengoa Mingainluzeren bedera-tzigarren edizioa izan da. Aurreko urteetan bezala, lehiaketa oso arrakastatsua izan da. Datozen urteetan ere antolatzen jarraituko dugula esango genuke". - A.Z.