- Jon Albizurik, Andoni Aranagak eta Andoni Ibarbiak lortutako denborei esker, Azkoitri klubak joan den larunbatean Gasteizen jokatu zen Euskadiko Distantzia Erdiko Triatloi Txapelketa irabazi zuen. Gainera, Jon Albizuri azkoitiarrak zilarrezko domina ere lortu zuen, beteranoen lehen mailan.