- Pello Añorga ipuin kontalariak LH 1-2ko ikasleei zuzendutako saioa eskainiko du datorren astelehenean (17.30ean) Udal Liburutegian. Plazak mugatuak direnez, bertaratzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena (epea ostiralera arte dago irekita). Izena liburutegian bertan, 943 157 195 telefono zenbakira deituz edo 688 815 506 telefono zenbakira watsap mezua idatziz eman daiteke.