zken urteotan Azkoitian hitanoaren, eta bereziki, nokaren -emakumeei zuzentzeko erabiltzen den hitanoa- erabilera galtzen ari dela ikusita, Udalak eta herriko hainbat eragilek hizkuntza ondare hori susta-tzeko lantaldea eratu zuten orain dela ia urtebete. Ordutik, Hike Eizan! izena hartu duen egitasmoaren bultzatzaileek hainbat ekintza gauzatu dituzte; azkena martxan jarri berri duten I Hike Eizan! Bertsopaper lehiaketa.

Gazte zein helduen partaidetzari irekita, sariketa honen helburua "hika edo hitanoa bertsogintzan ere erabiliz, hika hizkerari oro har bultzada ematea" da eta parte har-tzeko interesa duten guztiek maia-tzaren 31ra arte aurkez ditzakete okasiorako prestatutako lanak udaletxeko harrera bulegoan, aurrez aurre, postaz edo telematikoki (egileek ezizenarekin sinatu behar dituzte bertsopaperak, eta izen-emate orriarekin batera aurkeztu).

Udalaren webgunean (www.azkoitia.eus) ikusgai dauden lehiaketaren oinarrietan jasotakoari eutsiz, lehiakide bakoitzak nahi adina bertsopaper aurkez ditzake (gazteek gutxienez sei bertsorekin osatu behar dituzte horiek, eta helduek gutxienez zortzirekin).

Hori bai, lehiaketara aurkeztutako bertso guztiak "jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak" izan beharko dira. Era berean, bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, baina guztiak hitanoan idatzita egon beharko dira. Halaber, "noka ida-tzitakoak baloratu egingo dira.

Edonola ere, sariketaren antola-tzaileek bi maila bereizi dituzte. Bata 18 urte arteko gazteentzat eta bestea 18 urtetik gorakoentzat. Sariei dagokionez, Hike Eizan! egitasmoaren lantaldeko bi kidek eta Erniarraitz bertsozale elkarteko beste bik osatuko duten epaimahaiak sei sari banatuko ditu.

Gazteen sailerako 250 eta 125 euroko bi sari ezarri dituzte eta helduenerako 500 eta 250 euroko beste bi sari. Horiez gain, Azkoitia izeneko beste bi sari emango dituzte; 150 eurokoa gazteentzat eta 300 eurokoa helduentzat, hain zuzen ere.

I Hike Eizan! Bertsopaper lehiaketari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi duenak euskara@azkoitia.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 857 175 telefono zenbakira dei dezakete.