- San Sebastian egunean pandemiaren eraginez bertan behera geratu zen eta azkenean datorren igandean ospatuko den haurren danborrada prestatzeko entseguak gaur, bihar eta etzi izango dira, 16.00etatik 16.45era bitartean, Izarraitz pilotalekuan. Ohiko moduan, kaleko desfilean parte hartuko duten umeek ikastetxeetatik joango dira frontoira entseatzera.