- Pandemiak herrian duen eragin handia ikusita (astelehenean inzidentzia tasa 9.119koa zen) Azpeitiko Udalak aurtengo sansebastianak bertan behera uztea erabaki du eta, ondorioz, ez du inolako ekitaldirik antolatuko egoera normal batean ospatu beharko ziren jai egunetarako.

Eragileekin egoera aztertu ondoren, Udalak joan den ostiralean jakinarazi zuen ez zela haurren danborradarik egingo eta astelehenean erabaki bera hartu zen helduen danborradarekin. "Erabakia zaila izan da, baina osasuna lehenetsi eta arduraz jokatzeko hautua egin da", azaldu dute.