- Aurretik martxan jarritako eskaintzak izandako harrera ona ikusita, Arroabeko Ezkaizto elkarteak herritar guztien partaidetzari irekita dauden hamar ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Izena emateko epea irekita dago jada eta parte hartzeko interesatuek hilaren 22a baino lehen eman behar dute izena Txara dendan.

Urte berri honetarako prestatutako eskaintzaren baitan era askotako ikastaroak daude: lehen sorospenak, argazkilaritza, dantza-medizina, eskulanak, xakea, bertso eskola, mantentze gimnasia, yoga, sendabelar eta klown ikastaroak, hain zuzen ere.

Dantza-medizina ikastaroaren saioak astelehenetan egingo dira; astearteetan eskulanak, mantentze gimnasia edota hamabi urtetik beherakoentzako xake eskolak izango dira; asteazkenetan bertsolari-tza lantzeko saioak eta ostegunetan yoga klaseak. Era berean, klown ikastaroa izango da maiatzaren 7 eta 14an. Lehen Sorospenak, Argazkilaritza eta Sendabelar ikastaroen datak zehazteke daude.