- Urtea amaitzear dela eta, Jokin Ormaetxea txirrindulari taldeak jakinarazten du 2022rako lizentziak berritzeari ekitera doala. Tramitea e-mailez egingo da eta horregatik taldeak interesatuen "eguneratutako helbide elektronikoak" behar ditu "lizentziak bertara bidaliko ditugulako".

Datorren urterako lizentziaren prezioa 160 eurokoa da eta "Aseguru etxe eta Federazioaren atrako hau ikusita, elkarteak esfortzu bat egingo du eta bazkide kuotarik ez du kobratuko". Beti bezala, ordainketa "Banku bidez" egin beharko da, "Lizentziak tramitatzen ditugunean".

Eskaerak urtarrilaren 10era arte egin daitezke. Hortik aurrera "ez dugu eskaerarik onartuko".