- Bertan merkatarien elkartea Gabonetako bideo bat prestatzen ari da eta herritarren laguntza eskatu du azken sekuentziak grabatzeko. Bertanetik azaldu dutenez, "datorren larunbatean spotaren azken irudiak hartuko dituzte eta ahalik eta jende gehien bertaratzea komeni da, 13.30ean, Plaza Nagusira. Bideoan Egan taldearen Bakarrik lo ez abestia moldatu dute, Xabier Saldias beraren ahotsarekin eta Ekain Ibarguren aktore gisa jarrita.