Azpeitia: Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 29an

24.11.2021 | 00:36

Azpeitia – Udal Liburutegiaren XXXII. Ipuin kontaketa zikloaren barruan antolatuta, Lur Korta ipuin kontalariaren emanaldia izango da datorren astelehenean (17.30ean hasita) liburutegian bertan. Saioa LHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta dago eta plazak mugatuak direnez bertaratzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena Udal Liburutegian, 943 157 195 telefono zenbakira deituta edo 688 815 506 zenbakira WhatsApp mezua bidalita. Izena emateko epea bihar arte dago irekita.

noticias de noticiasdegipuzkoa