- Udalak antolatuta, Zestoan energia berriztagarrien komunitatea sortzeko aurreneko bilera informatiboa egingo dute bihar, 18.30ean, Alonderoko kultur aretoan.

Biharko batzarrean "komunitate energetikoa zer den eta Zestoan etorkizun hurbilean gauzatu nahi den proiektua" azalduko dituzte. Izan ere, Zestoan eratuko den komunitateak herrian bertan egokituko dituzten energia berriztagarrien guneak kudeatuko ditu.

Edonola ere, komunitatea sortu ondoren, bertako bazkide izateko aukera zabalduko da eta bazkide den orok herrian ekoiztuko den energiaz hornitzeko eskubidea izango du.