- Pandemiak herrian duen bilakaera ikusita, Baigera elkarteak jakinarazi du Jubilatuen Asteari amaiera emateko hilaren 28an egitekoa zen 90 urteko herritarrei omenaldia atzeratzea erabaki duela. Omenaldi hori "egoera bere onera bueltatzen denean" egingo dute. Jubilatuen Astea astelehenean hasiko da baina aurreikusita zeuden hainbat ekintza ezingo dituzte egin.