- Munoandi kultur elkarteak antolatuta, Saharar herriak bizi duen gatazkari buruz eztabaidatzeko mahai-inguru interesgarria izango da bihar (12.00etan) Sanagustin kulturgunean.

Herritar guztien partaidetzari irekita egongo den ekitaldi horretan (Mendebaldeko Sahara eta Marokoren arteko gerra berpiztu zela urte bat betetzen denean antolatuta), Saharar herriaren errealitatea ondo ezagutzen duten lau lagun arituko dira hizlari lanetan: Garazi Hach Embarek, 12 urterekin Tindufeko kanpamenduetatik Ormaiztegira bizitzera etorri zen Saharar euskalduna; Hetra Boujdema Azpeitiko Sahararra; Juan Karlos Izagirre, Tindufeko kanpamenduetan askotan egon den EH Bilduko politikari eta medikua eta Iñigo Iturrate EAJko parlamentaria.

Moderatzailea Xabier Euzkitze bertsolari, aurkezle eta komunikatzailea izango da.