- Udalak eta Kulturaz Kooperatibak elkarlanean antolatutako XXXIX. Euskal Antzerki Topaketen egitaraua aurrera doa eta gaurtik igandera bitartean mota ezberdineko hiru antzezlan (denak helduentzat) ikusteko aukera egongo da Azpeitian.

Hori bai, "osasun arazoak tarteko", larunbatean haur eta helduentzat izatekoa zen Pantzart konpainiaren Hitzak txorabia-tzen obraren emanaldia bertan behera gelditu da (sarrera erosita zutenei dirua itzuliko zaie).

Edonola ere, Euskal antzerki Topaketen programari jarraipena emateko, Pez limbo taldearen Harri, orri, ar ikuskizunarekin gozatzeko aukera egongo da gaur. Bihar, berriz, Mauka konpainiaren Lurrun minez emanaldia ikusi ahalko da eta igandean Eromen produkzioaken Guateke ikuskizuna. Emanaldi guztiak 19.00etan hasiko dira Soreasun eta sarrerak Azpeitia.eus web gunean eros daitezke (5 eurotan).