- Arkupehotsak egitasmoaren barruan antolatuta, Deñe eta Julen musikari gazteen kontzertua izango da bihar (19.00etan) Sanagustin kulturgunean. Emanaldirako sarrera doanekoa da baina aretoaren edukiera mugatua denez lekua izateko denboraz gerturatzea gomenda-tzen da. Deñe Garcia-Bravo abeslari eta musikaria azpeitiarrak pop musika egiten du, gitarraz eta pianoz lagunduta. Julen eibartarrak, berriz, pop eta indie doinuak jorratzen ditu.