- Jose Artetxe kalean, 9 eta 15 etxe-atarien aurrean, azpiegiturak eta zerbitzuak berritzeko egin behar dituzten obrak direla eta, ibilgailuentzat errei bakarra izango da erabilgarri, errepidearen zati horretan, datorren astelehenetik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, "ibilgailuen trafikoa semaforo bidez zuzenduko da hilaren 18tik aurrera, eta bi noranzkoetan aldizkako pasoa izango da". Oinezkoek izango dute lehentasuna eta obrek bi hilabeteko iraupena izango dute.