- Herrixen merkatari elkarteak antolatuta, Azkoitiko dendarien Beherapen Azoka izango da datorren larunbatean (goiz eta arratsaldez) Herriko Plazan.

Aurtengo azokan hamar saltokik hartuko dute parte eta beste zenbaitek eskaintza bereziak eskainiko dituzte euren establezimenduetan.

Edonola ere, Azkoitiko merkataritza txikia sustatzeko helburuarekin antolatutako Beherapen Azokan ondorengo saltokiek jarriko dute postua Herriko Plazan: Aitzaki Kirolak, Bego, Begobi, Hazia, Iroa arropa denda, Izpi Optika, Maina, Naiena, Trukebai eta Yoko Kirolak.

Herrixen elkartetik jakinarazi dutenez, covid-19ak eragindako pandemia dela eta "azoka gunean derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea eta postu bakoitzean, gehienez, lau pertsonak egon ahalko dute batera".