- Azpeitiko Udalak herriko hainbat baserritara doazen bideak hobetzeko lanak esleitu dizkio Asier Larrañaga Orbegozoren enpresari. Lan horiek 161.848 euroko kostea izango dute eta "datozen asteetan" burutuko dira.

Udaletik azaldu dutenez, "azken urte luzeetan bezala, landa eremuko bizilagunen mugikortasuna eta bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, herriko hainbat baserritarako bideak hobetzeko obrak esleitu ditugu".

Elosiaga auzoan, Larrañaga eta Elorriaga arteko bidea hobetuko da, Izarraitz auzoan Azkune Beheko eta Erlo arteko bidea, eta Aratz-errekan Serreria eta Arlizeta Goikoa artekoa.