Covid-aren erruz, 2021eko uda ez da izango normala, 2020koa bezala. Horregatik, ez da festarik izango euskal herrietan. . Hala ere, Aizarnari bizitza emateko lan egiten duen Herri Elkarteak osasun egoerara egokitutako hainbat ekintza antolatu ditu hilabete honetarako.

Aizarnan prestatutako egitaraua abiatzeko 2018an trial modalitatean Munduko txapelketa irabazi zuen Irene Caminos tolosarrarekin hitzordua izango da hilaren 13an. Hasteko, haur eta gaztetxoek bizikletan egiteko zirkuitua egin ahalko dute txapeldunaren begiradapean (15.30ean) eta horren ondoren (17.30ean) nahi duten herritar guztiek Irene Caminosen ikuskizun batekin gozatzeko aukera izango dute.

Hurrengo egunean Joxe Kruz Gurrutxagaren Umorea bakarrizketa saioa izango da Aizarnan (18.00etan) eta abuztuaren 15ean, berriz, bertsolaritza eta pilota uztartuko dituen jaialdia (18.30ean).

Aizarnako pilotalekuan egingo den ikuskizun hori 18.30ean hasiko da eta bertan Ane Labaka eta Agin Laburu bertsolariek parte hartuko dute, Aimar Egiguren, Oier Alonso, Mattin Eizagirre, Urtzi Egiguren Aritz Anduaga eta Beñat Labaka pilotariekin batera (aurreneko biek lau t'erdiko modalitatean neurtuko dituzte indarrak eta beste lau pilotariek binakakoan). Azkenik, Berdinki zirkua egongo da hilaren 29an (18.30ean) plazan. Hori bai, abuztuaren bukaerarako eta irailaren hasierarako xaguxaharrak ezagutzeko ekintzak iragarri dituzte.