- Udalak uda honetarako prestatutako aisialdiko egitarauaren barruan antolatuta, haurren-tzako ekintza bereziak egongo dira gaur arratsaldean Zestoan. Hasteko era ezberdineko puzgarriak ipiniko dituzte (15.30etik 18.30era bitartean) Kultur Etxe aurrean. Horren ondoren (18.30etik 19.30era) txikienek apar-festa batekin disfrutatzeko aukera izango dute Frontoi zaharrean.