- Udalak antolatuta, haurrentzako parkeak egongo dira gaur, egun osoan zehar, Betharram eta Perdillegiko jolas guneetan. Betharrametako jolas-lekuan, hiru urtetik hamar urte bitartekoentzako jolasak izango dira, eta Perdillegin hamar urtetik gorakoenak. Gune bakoitzean ordu eta erdiko bost txanda izango dira (10.30ean, 12.00etan, 15.30ean, 17.00etan eta 18.30ean).

Udaletik jakinarazi dutenez, oraindik ere txanda batzuetan lekua dago eta kasu horietan gonbidapenak azken unera arte eskuratu ahalko dira, "Internetez eta atean bertan ere bai".