'Azpeitia Dantzan' ekimenaren bi saio izango dira asteburuan

09.07.2021 | 00:47

Azpeitia – Uda honetarako antolatutako Azpeitia Dantzan egitasmoak bi emanaldi ezberdinekin izango du jarraipena asteburu honetan. Alde batetik, Sahatsa dantza taldeak Matalaz ikuskizuna eskainiko du bihar (19.00etan) Soreasu antzokian. Bestetik, Itsasi dantza taldearen Gurekin ikuskizunarekin disfrutatzeko parada izango da igandean (ordu eta leku berean). Ekitaldi horietara gerturatzeko interesatuek kulturaz.eus web gunean eskura ditzakete gonbidapenak.

noticias de noticiasdegipuzkoa