Azkoitia | Jasokunde kooperatibak urteko batzarra egingo du igandean Baztartxon

02.06.2021 | 01:42

Azkoitia – Jasokunde kooperatibak urteko batzar orokorra antolatu du datorren iganderako (11.30ean) Baztartxo antzokian. Bertan 2020ko kontuak, emaitza ekonomikoak eta kudeaketari buruz Zaintza Batzordeko txostena eta bazkideentzako aurtengo abantailak jorratuko dira. Bestalde, kooperatibak jakinarazten du bazkideentzako BMrako baleak hilaren 13an banatuko dituela, 11.30etik 13.30era bitartean, Azoka plazan.

noticias de noticiasdegipuzkoa